Historia

ELKARTEAREN SORRERA

Gogoan dut 1947. urtea zela, eta Hernanin Gerrate Zibilaren ondoan ez zela elkarterik gelditzen. Herriko giroan, berriz, elkartzeko toki bat izateko beharra eta gogo bizia zegoen, hala aisialdi uneak pasatzeko, nola ekitaldi kulturalak edota jai-girokoak antolatzeko. Alde batetik, Gerrate Zibila zela kausa desagertutako elkarteetako kide ohiak zeuden, bestetik, ehiztari eta arrantzaleak, eta, azkenik, herriko sektore ekonomiko desberdinetan biltzen zen jendea. Denek elkarrekin biltzeko leku izango zen aisialdirako elkarte bat sortzeko ideia berbera zeukatenez, horretarako "Batzorde Eratzailea" deiturikoa sortu zuten. Honako hauek izan ziren bertako kide: Pedro Aguirre, Tomas Garmendia, José Olaran eta Ceferino Loyarte jaunak.

Garai gogorrak ziren, Francoren diktadurak ezein motatako elkarterik sortzea gogoko ez zuen garaia. Horregatik, aipatutako batzordeak lan handia egin behar izan zuen eta "kontaktu" asko eta askotarikoak ikutu, beharrezko ziren baimenak lortuko bazituen. Honekin batera, lokal egokia bilatzeari ekin zitzaion, elkartearen asmo eta ezaugarrietarako aproposa izango zena, eta, azkenean, harrezkeroztik Elkartearen egoitza izan den lokala alokatzea lortu zen, oso aloikairu-baldintza honetan gainera. Lokala egokitzeko beharrezkoa zen baimena ere eskuratu zen. Hau guztia lortu bazen, E. Bireben jaunak, lokalaren jabeak, emandako laguntza estimagaitzari esker izan zen.

Behin tramite burokratiko guztiak eginak eta beharrezko baimen guztiak eskuan, eta egoitza soziala ere prest, arestian aipatutako Batzar Eratzaileak "Bazkidegaiak" Elkartearen BATZAR ERATZAILEAN parte hartzera deitu zituen, 194 7ko abuztuaren 16an. Horrela, ohiko tramiteak egin ondoren, ofizialki eratua gelditu zen "Sociedad Recreativa Santa Barbara" izeneko elkartea. Hasiera hartan berrogeita hamar bazkide zituen.

Batzar honetan onartu ziren estatutuak eta Araudia ere, Elkartearen arau direnak. Zuzenda-ritza ere bertan aukeratu zen eta honako hauek izan ziren lehendakari eta lehendakariorde aukeratuak, hurrenez hurren: José M. Berriatua Sarria eta Pedro Aguirre Arnaiz jaunak. Aukeraketa hau ez zen kasualitate izan, garai hartako egoeraren ondorio baizik, errejimenaren aldeko pertsona ezagunak bakarrik izan baitzitezkeen postu horien jabe. Era berean, Espainiako bandera eta diktadorearen argazkia ohorezko lekuan edukitzera behartzen zuten lege beroriek. Ez bata, ez bestea, ez ziren sekula jarri Santa Barbara Elkartearen lokalean.
 
                                                                                                                                                    Etxekalte 

LEHENDAKARIAK

1947 JOSE BERRIATUA
1948 RICARDO ORAYEN
1950 ALFONSO TROVE
1952 TOMAS GARMENDIA
1954 ANTONIO INSAUSTI
1956 ANTONIO INSAUSTI
1958 LEANDRO IRAZUSTA
1960 LEANDRO IRAZUSTA
1962 VICENTE ZUPIRIA
1963 CARLOS SANZ
1964 LEANDROIRAZUSTA
1965 RICARDO ORAYEN
1967 JUANITO OLANO
1969 MARCELO RUIZ
1971 ANTXON IRADI
1973 ANTXON IRADI
1975 ANTXON IRADI
1977 ANTTON ADARRAGA
1979 JOSEBA APAOLAZA
1981 JOSE Mª OLAZAGIRRE
1983 PACO GONZALEZ
1985 MIGUEL A. GORROTXATEGI
1987 LOREN AZURMENDI
1989 JUAN ARTUZAMUNOA
1991 XABIER APAOLAZA
1993 MANU IRASTORZA
1995 MANU IRASTORZA
1997 JOSE LUIS ANZA
2001
JUAN BAUTISTA BIURRARENA
2003
IGNACIO LOINAZ
2005
MIGUEL ANGEL RUIZ SAGARNA
2007
JESUS GARÍN
2009
IBON ARREGI
2011
ALEJANDRO IRAOLA
2013
LUIS EGUREN
2015
2017
IGNACIO LOINAZ
IDOIA TEJEDOR 





Ċ
Final.pdf
(15772k)
Santa Barbara Elkartea,
11 jun. 2012 1:28